Sail berriak Gasteizko zinema jaialdian
Martes, 10 Mayo 2005 |
Envía esta noticia
|
Noticia para imprimir
Europako Zinema Berriaren Jaialdiaren lehen edizioa azken astean sartu da. Larunbata artean giza eskubideei eta zine esperimentalari buruzko proiekzioak eta hitzaldiak emango dituzte. Biak sail berriak dira. Programazioa.
Gaur Eduardo Montero eta Mariano Agudoren “Presos del silencio” guda zibilaren osteko lekukotasun errealetan oinarritutako dokumentala proiektatuko dute, eta, ondoren, Fernando Mendiola “Memoriaren Bideak” elkarteko kideak hitzaldia emango du. Bihar, Ana Torresen “Si nos dejan” filmaren txanda izango da. Bartzelonan bizi diren etorkinen bizitza kontatzen du tragikomedia kutsuarekin. Filomena Abrantes Afroamerikar Elkarteko presidenteak hitzaldia emango du bihar. Azkenik, ostegunean, “Mooladék” izeneko Ousmane Sembere zuzendari senegaldarraren filmak (Cannes 2004n saritua) ablazioa egiten dieten neska eta emakume askoren egoeraren berri emango du. Giza eskubideen saila ixteko, Maria de Maeztu Forum Feministako kide den Begoña Muruagak hitzaldia emango du.
Ordenagailuekin tailerra
Zine esperimentalaren atala hiru multzotan banatu dute. Artiumen gaur 17 etatik aurrera izango den bideo-sorkuntzari buruzko mahai inguruak hasiko du sail berria. Ondoren, zenbait film ikusi ahal izango da. Bihar, beste hainbat film proiektatuko dituzte Montehermoson.
Ostegunean Montehermosoko film emanaldiaz gain, Machinina lantegi bat antolatu dute, eta, bertan, Hug Gancock ordenagailu programa horretan aditua eta Strange Companyko sortzailea izango da. Ostiralean, zinema digitalari buruzko jardunaldia izango da goizez. Arratsaldez, film laburren aurrekontu txikiez arituko den mahaingurua izango da. Larunbatean “Demo-escena” laburmetraiei buruzko lantegiak agurtuko du aurtengo Neff Jaialdia.
- -Dokumentalei buruzko topaketak Baionako L’Atalante zinema aretoan
-Dokumentalik onenak Punto de Vistan ikusgai
-XXIII Semana del cine vasco - Euskal Zinema Astea
-Euskal film laburren zirkuitua berriro Topaguneak
-Julio Medemen zinema liburu batean jaso dute
Noticias relacionadas
Novedades en Recursos
Nube Etiquetas
Social Euros Dos Documental Kinoki El Debate Portugal Sinopsis Punto De Vista Ganador El Evento Muestra De Cine Proyecciones Lucio Asia Festival De Cine Ya Nos Madrid Doc Ses Derechos Humanos Actos muestra Cine Concurso Premio Anarquista Trabajos El Cine- Cuando todo lo que vemos, oimos y nos ofrecen es ficción. Cada vez se hace más difícil distinguir entre real e irreal. Despertar del placebo sueño en el que quieren convertir nuestras existencias, se hace vital.
Begizorrotz
- blogs&docs - Bitácora catalana sobre documentales
- Boedo films - Grupo Boedo films (Argentina)
- freespeech - Freespeech TV
- Crea tu propio blog en KINOKI con sólo dos pasos- La prospe - Escuela Popular
- ojo obrero - Cine piquetero desde argentina
- okupem les ones - Asamblea por la comunicacion social
- PluraliaTV - Cooperativa valenciana de Televisión
- undercurrents - Asociación inglesa de video activistas

| gestionado con