Koloretan Bizi
Jueves, 23 Diciembre 2004 |
Envía esta noticia
|
Noticia para imprimir
Sos Arrazakeriak antolatuta, Koloretan Bizi izango da abenduak 27, 28, 29 eta 30ean, 19:00etan Bilboko La Bolsa Kultur Aretoan burutuko duten Zinemaldiaren izena.
Abenduaren 27an, Helena Tabernaren Extranjeras pantailaratuko dute. Madrilen bizi diren zenbait emakume etorkinen bidez beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izango dugu Extranjeras filmarekin. Emakume hauen eguneroko bizitza ezagutuko dugu: familia, lana, ohiturak… Filmak, emakume hauek testuinguru berrira moldatzeko sortu dituzten elkartrukatzerako espazio berriak erakusten dizkigu.
Abenduaren 28an, Patricia Cardosoren Las mujeres de verdad tienen curvas. Film dibertigarri eta gogor honek Los Angelesen bizi den familia Mexikar bateko kideen arteko tira-birak erakusten dizkigu. Amak bizimodu tradizionala nahi du alaba txikiarentzat, alabak aldiz beste amets eta nahi batzuk ditu.
Abenduaren 29an, El tren de la vida Radu Mihaileanurena emango dute. Film barregarri honek judutarrek Bigarren Gerrate Mundialean bizi izan zuten jazarpena era komikoan erakusten digu. Filmean ikus dezakegu, era barregarrian, zelan judutar talde batek naziengandik ihes egiteko preso-tren bat antolatzen duen.
Eta abenduaren 30ean, Generación Robada Phillip Noycerena. Film oso interesgarria eta hunkigarria. Filmean Australiar gobernuak bertako aborigenak esklabo bezala hezteko erabiltzen dituen tresnak erakusten dizkigu. Molly Craig-en bizitzaren bitartez Australiako errealitate hunkigarri hau ezagutu dezakegu.
- -Bilbon estreinatuko da Txorixak Galduta Egozenian dokumentala
-Julio Medemen zinema liburu batean jaso dute
-Baserriko eta hiriko mundua hurbilduko duen Nekazaldia zinema astea izango da Donostian
-11-m Saliendo del laberinto aurkeztu zituzten atzo Euskal Zinemaren Egunean
-Sail berriak Gasteizko zinema jaialdian
Noticias relacionadas
Novedades en Recursos
Nube Etiquetas
Social Euros Dos Documental Kinoki El Debate Portugal Sinopsis Punto De Vista Ganador El Evento Muestra De Cine Proyecciones Lucio Asia Festival De Cine Ya Nos Madrid Doc Ses Derechos Humanos Actos muestra Cine Concurso Premio Anarquista Trabajos El Cine- Cuando todo lo que vemos, oimos y nos ofrecen es ficción. Cada vez se hace más difícil distinguir entre real e irreal. Despertar del placebo sueño en el que quieren convertir nuestras existencias, se hace vital.
Begizorrotz
- blogs&docs - Bitácora catalana sobre documentales
- Boedo films - Grupo Boedo films (Argentina)
- freespeech - Freespeech TV
- Crea tu propio blog en KINOKI con sólo dos pasos- La prospe - Escuela Popular
- ojo obrero - Cine piquetero desde argentina
- okupem les ones - Asamblea por la comunicacion social
- PluraliaTV - Cooperativa valenciana de Televisión
- undercurrents - Asociación inglesa de video activistas

| gestionado con