Dokumentalei buruzko topaketak Baionako L’Atalante zinema aretoan
Miércoles, 25 Mayo 2005 |
Envía esta noticia
|
Noticia para imprimir
Dokumentalek munduko gertakarien lekukotasuna emateko duten garrantzia nabarmendu nahi izan du L’Atalante zinema aretoak hilaren 28a arte Rencontre des Docks deituriko jaialdia antolatuta. Lau egunez, zinemagileekin topaketak eta eztabaidak izanen dira eta dokumental argitaragabeak proiektatuko dituzte Baionako zinema aretoan.
Merkataritza zinema-aretoetan ahotsik ez duen zinema goraipatu nahi du, aste honetan, Baionako L’Atalante aretoak. Berrikitan hiru gela zabaldu ditu, eta urteroko lehen hitzordua finkatu nahi izan du Artea eta saiakera nagusiki agertzen dituen zinema aretoak.
Gaur hasi eta ondoko maiatzaren 28a arte, dokumentala izanen da nagusi L’Atalanten “Rencontres sur les Docks” deituriko jaialdiari esker. Eta, bertan, zinema aretoko arduradunek programa argitaragabeak azaltzea aukeratu dute.
“Michael Moore Cannesko jaialdian aurkeztu zelarik, dokumentalak bultzada handia izanen zuela aipatu zuten. Baina ezin dio luzaz eutsi merkataritzaren eta entzulearen arauei”, nabarmendu zuten jaialdiaren antolatzaileek.
Urteroko hitzordu horren lehen edizioan, “Lekukoak” gai nagusia jorratzea erabaki dute. “Zinema gure gizartearen erronka nagusien lekukoa bilakatzen da askotan”, gehitu zuten antolatzaileek.
Hori dela-eta, gaia hainbat gogoeta eta formaren bidez aipatuko dute bost eguneko jaialdi horretan. Hau da, film proiekzioak, eztabaidak eta egileekin topaketak eginen dituzte.
“Jaialdi horretan, lehenik, borrokatzen direnei hitza eman nahi diegu”, esan zuten jaialdi berriaren bultzatzaileek. Georges Ibrahim Zisjordaniako azken zinema irekirik mantentzeko borrokatzen ari den zinemagilea, Rene Vautier zinema aretoetan sekula azaldu ez dituzten berrehun bat filmeren egilea eta Hociane Zouarar Aljeriako argazkilaria izanen dira jaialdian horretan.
Rene Vautier zinemagilearen izena eman diote, izan ere, L’Atalanteko arduradunek gela berri bati.
Beste hiru dokumentaletan, musikaren bidez bidaiatzeko aukera emanen dute L’Atalante aretoko arduradunek: “Musica Cuba”, Madagaskarreko “Mahaleo” eta Siberiara. Proiekzio bakoitzaren ondotik, musika emanaldiak izanen dira.
- -Baserriko eta hiriko mundua hurbilduko duen Nekazaldia zinema astea izango da Donostian
-Sail berriak Gasteizko zinema jaialdian
-Julio Medemen zinema liburu batean jaso dute
-XXIII Semana del cine vasco - Euskal Zinema Astea
-11-m Saliendo del laberinto aurkeztu zituzten atzo Euskal Zinemaren Egunean
Noticias relacionadas
Novedades en Recursos
Nube Etiquetas
Social Euros Dos Documental Kinoki El Debate Portugal Sinopsis Punto De Vista Ganador El Evento Muestra De Cine Proyecciones Lucio Asia Festival De Cine Ya Nos Madrid Doc Ses Derechos Humanos Actos muestra Cine Concurso Premio Anarquista Trabajos El Cine- Cuando todo lo que vemos, oimos y nos ofrecen es ficción. Cada vez se hace más difícil distinguir entre real e irreal. Despertar del placebo sueño en el que quieren convertir nuestras existencias, se hace vital.
Begizorrotz
- blogs&docs - Bitácora catalana sobre documentales
- Boedo films - Grupo Boedo films (Argentina)
- freespeech - Freespeech TV
- Crea tu propio blog en KINOKI con sólo dos pasos- La prospe - Escuela Popular
- ojo obrero - Cine piquetero desde argentina
- okupem les ones - Asamblea por la comunicacion social
- PluraliaTV - Cooperativa valenciana de Televisión
- undercurrents - Asociación inglesa de video activistas

| gestionado con