11-m Saliendo del laberinto aurkeztu zituzten atzo Euskal Zinemaren Egunean
Jueves, 22 Setiembre 2005 |
Envía esta noticia
|
Noticia para imprimir
Martxoaren 11n Madrilen sarraskia gertatu zenean Begoña Atin ETBko gizarte programen arduraduna zen eta gaiari buruzko programak zuzendu zituen. Orain K-2000 produkzio-etxean ari da lanean, Euskal Herriari buruzko gizarte eta politika gaiez dokumentalak egiten. Orain urte eta erdiko sarraskira itzuli eta gertakari haien inguruan hausnarketa egiten duen “Saliendo del laberinto” izeneko dokumentala egin zuen.
Euskal Herrian Martxoaren 11 nola bizi izan zen agertzea da erreportajearen helburua eta horretarako politikariak, unibertsitateko irakasleak eta kazetariak elkarrizketatu ditugu. Politikarien artetik Ibarretxe eta Otegi bakarrik agertzen dira, PPko ordezkari baten bila eginahalak egin baditugu ere. Ibarretxe 9.30ean agertu zen jendaurrera gertatutakoa ETAren ekintza zela salatuz. Dokumentalean zergatik agertu zen eta esan zuena esateko zer informazio zuen argitzen du. Otegik, berriz, 9.30 pasatxo zirenean Herri Irratian atentatuen egilea inondik ere ez zela ETA izan baieztatu zuen eta hark baieztapen hori egiteko izan zituen arrazoiak agertzen ditu.
Jaime Otamendi, Alberto Surio, Martin Garitano, Xabier Lapitz, Carmen Gurrutxaga eta Iñaki Gabilondo izan ziren gertakarien aurrean komunikabideek izan zuten jarrera aztertu zigutenak eta unibertsitateko irakasleen artean Francisco Lleras, Imanol Zubero, Javier Savada, Daniel Innerarity eta Oscar Jaimek hitz egin zuten. Azken hori unibertsitateko irakaslea izateaz gainera, Madrilgo Barne Ministerioko sailburua da terrorismo gaietan.
Martxoaren 11tik 14ra arteko kontakizun kronologikoa egiten du dokumentalak eta kronologiari jarraituz egiten da egun horietako gertakariei buruzko hausnarketa. -
- -Sexta edición de ZINEBIdok’06
-Euskal film laburren zirkuitua berriro Topaguneak
-Julio Medemen zinema liburu batean jaso dute
-Serie documental: Euskal Herria, Bide Batez
-Rockumental, batek jaso ditu Berri Txarrak taldearen hilebeterik bizienak
Noticias relacionadas
Novedades en Recursos
Nube Etiquetas
Social Euros Dos Documental Kinoki El Debate Portugal Sinopsis Punto De Vista Ganador El Evento Muestra De Cine Proyecciones Lucio Asia Festival De Cine Ya Nos Madrid Doc Ses Derechos Humanos Actos muestra Cine Concurso Premio Anarquista Trabajos El Cine- Cuando todo lo que vemos, oimos y nos ofrecen es ficción. Cada vez se hace más difícil distinguir entre real e irreal. Despertar del placebo sueño en el que quieren convertir nuestras existencias, se hace vital.
Begizorrotz
- blogs&docs - Bitácora catalana sobre documentales
- Boedo films - Grupo Boedo films (Argentina)
- freespeech - Freespeech TV
- Crea tu propio blog en KINOKI con sólo dos pasos- La prospe - Escuela Popular
- ojo obrero - Cine piquetero desde argentina
- okupem les ones - Asamblea por la comunicacion social
- PluraliaTV - Cooperativa valenciana de Televisión
- undercurrents - Asociación inglesa de video activistas

| gestionado con